Lege oharra
Arumel.com webgunea eta Armel marka komertziala Antón Campos Consultores, S.L. enpresarenak dira, aurrerantzean ACC, IFK: ESB70149703 eta posta helbidea: Lugar de Piñeiro 38, Meirás, Sada, 15168 A Coruña duena: A Coruñako Merkataritza Erregistroan dago erregistratuta: 3.289 alea, 28 folioa, C-43.102 orria. Webgune honen xedea haren jabea den enpresaren jarduera eta marka ezagutzera ematea da eta edozein baliabideren bitartez eta erreferentzia zuzenetik edo ez-zuzenetik orrira iritsi den irakurle edo erabiltzaile orori dago zuzenduta, aurrerantzean ERABILTZAILEA.
Webgune honetan argitaratu diren jatorrizko lanak, hau da, softwarea eta dokumentuak, ACC-renak dira. GNU General Public License (GNU GPL) edo Creative Commons License (CCL) lizentziekin babestutako lanen ondoriozko lanek haien jatorriko lanen lizentzia berbera izango dute. Webgune honetara sar daitekeen ERABILTZAILE orok du sortutako jatorrizko lana kopiatu, banatu eta jakinarazteko eskubidea eta haietan oinarritutako lan eratorriak egiteko eskubidea ondorengoa betetzen badu: jatorrizko lanaren egilea nor den onetsi, helburu komertzialekin edo dirua irabazteko asmoarekin ez erabili eta baldintza berberetan lizentziatu lana. Webgune honetan jarritako dokumentuen edo softwareek zein haien eratorriek eragindako kalte edo galerak ez dira ACC-ren erantzukizuna izango. Gainera, ACCk ez du bere gain hartuko hirugarrenek webgune honetara edo honen orrietara eramaten duten estekei ematen dieten erabileren erantzukizuna. Estekak baliatzeak ez du esan nahi ACCren eta haiek ezartzen diren webgunearen jabearen arteko harremanik dagoenik, ezta ACCk han eskaintzen diren eta Sarearen eskura jartzen diren edukiak edo zerbitzuak onesten dituenik.
ACCk datu pertsonalen babeseko 15/1999 Lege Organikoak eta hura garatzen duten ondorengo arauek bildutakoa bermatzeko konpromisoa du. Horretarako, webgune honetako harremanetarako orriak eska ditzakeen datu pertsonalak ERABILTZAILEAK eskatutako harreman profesionala ezartzeko bakarrik erabiliko dira. Datu horiek konfidentzialak izango dira eta ez dira erabiliko ERABILTZAILEAK eskatutako harremanean jartzeko baino. ERABILTZAILEAK emandako baimena ukatu dezake eta datuen sartze, zuzentze, baliogabetze eta oposizio eskubideak erabili ahal izango ditu kontaktu-formularioan bertan.