Informazioaren kalitate eta segurtasunari buruzko politika

ARUMEL-en zuzendaritzak:

  • ISO 9001 arauan oinarritutako Kalitatea kudeatzeko sistema integratuaren zaintza eta etengabeko hobekuntza sustatuko ditu. Halaber, Segurtasun Nazionaleko Eskeman (Sistema Nacional de Seguridad gaztelaniaz) eta ISO 27001 arauan oinarritutako Informazioaren segurtasunerako sistema integratuaren zaintza eta etengabeko hobekuntza ere sustatuko ditu. Beraz, oinarri horiek sendotzeko eta gure helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen dituen baliabideak erabiliko ditu.
  • Bere gain hartu du bezeroaren eskakizunak ahal duen neurrian asetzeko konpromisoa (eskakizun teknologikoak zein giza eskakizunak). Horretarako, aldi berean, informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna zaintzeko konpromisoa hartu du. Xedatutakoa betetzeko, indarrean dauden legezko eta arauzko betekizunak zorrotz beteko ditu, baita kontratuari aplika ahal zaizkion Kode, Arau eta Zehaztapenak ere. Guzti horiek gure enpresa-jarduerako oinarrizko elementuak osatzen dituzte.
  • Gure lana etengabeko hobekuntza bermatuko duen ingurunean garatzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, gure kalitate- eta segurtasun-helburuak ezarriko ditu, bai eta horien aldizkako ikuskapena burutu ere.
  • Etengabeko hobekuntzarekin lerrokatutako eta produktu eta zerbitzuen, prozesuen eta antolakuntzaren kudeaketaren berrikuntza hobetzera bideratutako eraberritze-kultura gauzatuko du.
  • Bere jarduera zerbitzuetan arriskuak murriztuz burutzeko konpromisoa hartu du (barnekoak zein kanpokoak eta arrisku teknikoak zein giza arriskuak). Ondorioz, gure baliabideak eskuragarriago egongo dira.
  • Eskainiko dituen zerbitzu teknikoa, giza zerbitzua eta erabiltzaileentzako zerbitzua ahalik eta onenak izango dira, eta horretarako bezeroarekin ezarritako konpromisoen neurketak egingo ditu. Hornitzaile, zuzkitzaile, kolaboratzaile eta kideak gehiago nahastuko ditu jardueran, eskaintzen dituzten zerbitzuei bideratuz.
  • Langileen trebakuntza eta sentsibilizazio iraunkorrak sustatuko ditu, horiek enpresari egingo dioten ekarpena hobetzeko xedearekin. Aldi berean, langileen sormena, taldean lan egiteko gaitasuna eta espiritu berritzailea ere indartuko ditu.
  • Informazioaren balizko segurtasun-akatsetatik eratorritako ARUMEL-en jardueraren arriskuak edo eraginak murriztu edo ezabatzen saiatuko da. Asmo horrekin, aktiboen konfidentzialtasun-, osotasun- edo eskuragarritasun-galeraren ondorioak kontuan hartuko ditu.
  • Arumel-ek, politika orokor gisa, informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna, trazabilitatea eta egiazkotasuna zainduz zerbitzuak eskaintzea du. Horretarako, beti beteko ditu zorrozki indarrean dauden legezko eta arauzko betekizunak.
  • Segurtasun Nazionaleko Eskeman eta ISO 27001 arauan oinarritutako segurtasunerako kudeaketa-sistemaren zaintza eta etengabeko hobekuntza sustatuko ditu. Beraz, oinarri horiek sendotzeko eta gure helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen dituen baliabideak erabiliko ditu.
  • Informazioaren balizko segurtasun-akatsetatik eratorritako Arumel-en jardueraren arriskuak edo eraginak murriztu edo ezabatzen saiatuko da. Asmo horrekin, aktiboen konfidentzialtasun-, osotasun-, eskuragarritasun-, egiazkotasun- edo trazabilitate-galeraren ondorioak kontuan hartuko ditu.
  • Urtero sortuko ditu informazioaren segurtasun-helburuak, eta horien jarraipena ere egingo du, betetzen direla egiaztatuz eta betekizun hori mehatxatuta dagoen kasuetan beharrezkoak diren neurriak ezarriz.
  • Informazioaren kalitate eta segurtasunari buruzko politika langile guztiei jakinaraziko die, erakundearen webgunearen bidez. Horrela, ARUMEL-ek erakundeko langile guztiek eta beste alderdi interesdunek Politika ulertzen dutela ziurtatu ahal izango du.
Certificación de conformidad con el ENS
ISO 27001
ISO 9001