Pribatutasun-politika – Datu pertsonalak babestea

Tratamenduaren arduraduna

Arduradunarekin harremanetan ipintzeko datuak: Antón Campos, arumel@arumel.com

Zure eskubideak, datuak babestearekin lotuta

Nola egikaritu zure eskubideak? Idatziz ipin zaitezke harremanetan ARUMELen helbide sozialera idatzita, edota mezu bat helarazita lege-ohar honen goiburuan adierazitako helbide elektronikora. Bi kasuetan, NANaren edota tankerako nortasun-agiriren baten fotokopia atxiki beharko duzu, ondoren zehaztuko ditugun eskubide hauek egikaritzea eskatzeko.

  • Datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea: ARUMELi galdetu ahal izango diozu ea enpresa zure datuak tratatzen ari ote den.
  • Datuak zuzentzeko eskubidea (oker baleude) edota ezabatzekoa.
  • Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea; hala izanez gero, Arumelek erreklamazioak defendatzeko baino ez ditu baliatuko datuok.
  • Tratamenduari aurka egiteko eskubidea: zuk esandako moduan utziko dio Arumelek datuak tratatzeari, nola eta halabeharrezko arrazoi legitimoek edota balizko erreklamazioen defentsak ez duten eskatzen trataerarekin jarraitzea.
  • Datuak beste norabait eramateko eskubidea: zure datuak beste etxeren batean tratatzea nahi baduzu, Arumelek arduradun berriaren esku ipiniko ditu zure datuak.

Baimena erretiratzeko aukera. Egiteko berezi baterako baimena emanda baldin badaukazu, noiznahi erretiratu ahal izango duzu; horrek halere ez dio zilegitasunik kenduko baimena erretiratu aurretik egindako tratamenduari.

Ahazteko eskubidea eta zure datu pertsonalak eskuratzekoa

Une oro izango duzu webgunean bildutako datuak berrikusteko, berreskuratzeko, anonimo egiteko eta/edo ezabatzeko eskubidea, osorik edo zatika. Horretarako, bidali mezu elektroniko bat arumel@arumel.com helbidera, eskaera eginez.

Datuak gordetzea

Harremanetarako formularioko datuak. Bezeroei erantzuteko xedez erabiltzen dira. Denbora mugagabez gordetzen dira, edota jabeak ezabatzeko edota ezeztatzeko eskatu arte.

Datuen sekretua eta segurtasuna

Arumel-ek bere gain hartzen du datuen erabileraren konpromisoa, baita datuen konfidentzialtasuna errespetatzearena eta euren helburuaren arabera erabiltzearena ere. Bestalde, konpromisoa hartzen du datuak gordetzeko eta datuen baimenik gabeko aldaketa, galera, tratamendu edo atzipena saihesteko beharrezko neurri guztiak hartzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (LOPDGDD, gaztelaniazko siglen arabera) xedatutakoaren arabera. 

Zuri dagokizunez, bermatzen duzu egiazkoak direla formularioaren bidez emandako datuak, eta behartuta geratuko zara haietan den edozer aldaketa jakinaraztera. Era berean, bermatzen duzu emandako informazio oro bat datorrela zure egiazko egoerarekin, eguneratuta dagoela eta zehatza dela.

Horrez gain, datuak eguneratuta eduki beharko dituzu une oro, eta zeu izango zara arduradun bakarra, datuak zehaztugabeak edota faltsuak izateagatik sortutako kalteen aurrean.

Segurtasun-etenak

Arumelek segurtasun-neurri egokiak hartzen ditu, detektatzeko ba ote den birusik, indar basatien erasorik eta kode-injekziorik. Hala ere, jakin behar duzu ez direla erabat fidagarriak sistema informatikoen segurtasun-neurriak Interneten. Horrenbestez, Arumelek ezin du bermatu ez agertzea birusik edota alterazioak eragin ditzakeen bestelako elementurik, erabiltzailearen sistema informatikoetan (software eta hardwareetan), erabiltzailearen dokumentu elektronikoetan eta haietan bildutako fitxategietan.

Dena den, Arumelek segurtasuna zaintzeko sistema aktibo bat dauka, erabiltzaileek jarduera orori buruzko informazioa emateko eta erabiltzaileen datuen segurtasunean izan litezkeen hutsarteez ohartarazteko.

Halako hutsarteren bat nabarmenduz gero, Arumelek jakinaren gainean ipiniko ditu erabiltzaileak, gehienez ere 72 orduren barruan.

Erabiltzaileen zer informazio jasotzen dugu eta zertarako erabiltzen dugu?

Arumelen webgunean eskainitako produktu eta zerbitzu guztiek harremanetarako formularioak eta iruzkin-formularioak bidaltzen dituzte. Webgune honek beti eskatuko du erabiltzaileen aldez aurreko baimena, datu pertsonalak adierazitako helburuekin tratatzeko.

Dena den, noiznahi erretiratu ahal izango duzu baimen hori.

Datuak tratatzeko jardueren erregistroa

Weba eta ostatatzea Arumelek SSL TLS v.1.2 zifratzea baliatzen du, eta, hari esker, datu pertsonalak modu seguruan bidaltzen dira, harremanetarako formulario estandarren bidez.

Webgunearen bidez jasotako datuak Bildutako datu pertsonalak modu automatizatuan tratatuko dira, fitxategietan bilduta. Arumel da, hain zuzen, fitxategi horien titularra.

  • Zure IPa iritsiko zaigu, eta mezuaren jatorria egiaztatzeko baliatuko dugu, baita informazioa eskaintzeko, SPAM iruzkinetatik babesteko eta irregulartasun posibleak detektatzeko (esaterako, kasu bereko muturreko aldeek webgunean idaztea IP beretik), edota ISPari buruzko datuak eskuratzeko ere.
  • Halaber, posta elektronikoz ere bidali ahal dizkiguzu datuak, edota harremanetarako atalean zehaztutako bestelako bideak baliatuz ere bai.

Iruzkinak egiteko formularioa: Webgunean, bada aukera bat erabiltzaileek argitalpenei iruzkinak egiteko. Cookie batek erabiltzaileak emandako datuak biltegiratzen ditu, bisitaldi bakoitzean atzera sartu beharrik ez izateko, eta, gainera, helbide elektronikoa, izena, webgunea eta IP helbidea ere jasotzen ditu.

Erabiltzaileen erregistroa: Ez da halakorik onartzen, berariaz eskatu ezean, behintzat.

Xedea eta legitimazioa Datuok tratatzeko xedea bakarra izango da: zuk eskatutako informazioa edo zerbitzuak ematea.

Sare sozialak

Presentzia sareetan: Arumelek profilak ditu Interneteko sare sozial nagusietako batzuetan.

Xedea eta legitimazioa Arumelek adierazitako sare sozial bakoitzean datuekin egingo duen trataera, gehienez jota, sare sozialek profil korporatiboetarako baimendutakoa izango da. Horrenbestez, Arumelek sare sozialak baimendutako edozer bide baliatuko du, jarraitzaileei jarduerak, ponentziak edota eskaintzak jakinarazteko, baita bezeroaren arreta pertsonalizatuko zerbitzuak eskaintzeko ere, nola eta legeak ez duen debekatzen.

Datuak erauztea. Arumelek ez du inoiz erauziko sare sozialetako daturik, nola eta erabiltzaileak ez dion horretarako baimena ematen puntualki eta berariaz.

Eskubideak: Sare sozialen ezaugarriak direla eta, jarraitzailearen datuak babesteko eskubideen egikaritze efektiboa haren profil pertsonalaren aldaketaren pean geratzen denean, Arumelek laguntza eta aholkularitza eskainiko du horretarako, ahal duen heinean.

Konpromisoak eta obligazioak gure erabiltzaileekin

Arumelen sartzen dena edota webgunea baliatzen duena erabiltzaile izango da, eta une horretatik bertatik aurrera onartuko du lege-ohar hau, erabat eta baldintzarik gabe, Arumelen zerbitzu eta eduki jakinei dagokienez.

Arumel baliatzean, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez duela egingo ezer Arumelen edo hirugarrenen irudiari, interesei edota eskubideei kalte egiteko, eta, halaber, ez duela ezer egingo Arumelen atariari gaitz egiteko, hura gainkargatzeko edota haren erabilera arrunta galarazteko.

Cookie-politika

Zer dira cookieak?

Cookieak kalterik egiten ez duten fitxategiak dira. Ordenagailuan deskargatzen dira, webgunearen orri jakin batzuetara sartzean. Cookieen bidez, webgune batek hainbat eratako informazioa biltegiratzen eta berreskuratzen du, hala nola erabiltzaileen edota haien ekipoen nabigazio-ohiturak, biltzen duten informazioaren eta ekipoa erabiltzen duten moduaren arabera.

Cookieek, hala, hainbat eratako informazioa emango digute: bisitatutako orri-kopurua, sartzeko IPa zer hiritara lotuta dagoen, erabiltzaile berrien kopurua, bisiten maiztasuna eta errepikapena, bisitaren iraunaldia, nabigatzailea, operadorea edota bisita zer terminal-motatatik egiten den.

Zer EZ dira cookieak?

Ez dira birusak, troiarrak, harrak, spamak edota spywareak, eta ez dute pop-up leihorik irekitzen.

Zer informazio biltzen dute cookieek?

Cookieek ez dute zuri buruzko informazio sentikorrik biltzen –hala nola kreditu-txartelak edo bankuko kontuak, argazkiak, NAN-zenbakia, informazio pertsonala eta abar–; datu teknikoak gordetzen dituzte, lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa…

Web-zerbitzariak ez zaitu pertsona gisa kidetuko, baizik eta zure nabigatzailea lotuko du. Alde horretatik, nahikoa da proba hau egitea: eskuarki Internet Explorer erabiltzen baduzu nabigatzeko eta egun batez Firefox edo Chrome baliatuz gero, ikusiko duzu webgunea ez dela ohartzen pertsona berbera zarela, nabigatzailea kidetzen baitu, eta ez pertsona.

Zer gertatzen da cookieak desaktibatuz gero?

Cookieak desaktibatzeak zer ondorio izan ditzakeen ikusteko, adibide batzuk erakutsiko dizkizugu.

  • Webguneak ezin izango ditu edukiak zure lehentasunetara egokitu, onlineko dendetan gertatu ohi den moduan.
  • Esate baterako, ezingo zara sartu webguneko eremu pertsonalean, Nire kontua, Nire profila, Nire eskaerak eta tankerakoetan.
  • Onlineko dendak. Ezin izango duzu erosketarik egin online; telefonoz egin beharko zenituzke, edota denda fisikoa bisitatuta, halakorik balu.
  • Ezin izango dituzu lehentasun geografikoak pertsonalizatu; ordua, dibisa edota hizkuntza, kasu.
    Webguneak ezingo du egin web-analisirik bisitariei eta webguneko zirkulazioari buruz, eta horrek zaildu egiten du webgunea lehiakor egitea.
  • Ezin izango duzu blogean idatzi, argazkirik igo, iruzkinak argitaratu, balioespenak egin edota iruzkinak puntuatu. Halaber, webguneak ezingo du jakin gizaki bat ote zaren, edota, aldiz, spamak argitaratzen dituen aplikazio automatizatu bat.
  • Ezingo du erakutsi publizitate sektorizatua, eta horrek murriztu egingo ditu webguneak publizitate bidez eskuratutako diru-sarrerak.
  • Sare sozial guztiek erabiltzen dituzte cookieak; desaktibatuz gero, ezingo duzu baliatu sare sozialik.

Zer motatako cookieak ditugu?

  1. 1. Segun eta cookieak zer ekipok edo domeinuk bidaltzen dituen eta lortutako datuak zer-nola tratatzen diren, ondoren zehaztutako cookie hauek ditugu.
  • Cookie propioak: Editoreak berak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen direnak, edota erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen dutenetik.
  • Hirugarrenen cookieak: Erabiltzailearen ekipo terminalera bidalitako cookieok ez dira bidaltzen editoreak kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik, baizik eta cookieen bidez eskuratutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batetik.

Ezingo dira hartu cookie propiotzat, baldin eta editoreak berak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik instalatu badira baina haien bidez jasotako informazioa hirugarren batek kudeatzen badu.

Hirugarrenen cookieak

Hainbat kasutan, webgune honetako bisitariei buruzko informazioa partekatzen dugu modu anonimoan edota erantsian hirugarrenekin, hala nola iragarleekin, babesleekin edota auditoreekin, zerbitzuak hobetzeko helburuarekin. Prozesatzeko ataza horiek legez arautuko dira, eta datuak babestearekin lotutako eskubide guztiak indarrean den araudiaren arabera errespetatuko dira.

Webgune honek hainbat soluzioren bidez neurtzen ditu bisitak; baliteke horiek cookieak edota web beaconak baliatzea, gure orrietan zer gertatzen den aztertzeko. Gaur egun, honako soluzio hauek erabiltzen ditugu webgune honetako bisitak neurtzeko. Halaber, eskuratu liteke informazio gehiago, helburu horrekin erabiltzen diren soluzio bakoitzaren pribatutasun-politikari buruz.

Gune horrek berak ere baliteke publizitatea izatea, propioa, afiliatuena edo publizitate-sareena. Iragarki horiek publizitate-zerbitzarien bitartez erakusten dira, eta haiek ere cookieak baliatzen dituzte, erabiltzaileekin bat datozen publizitate-edukiak erakusteko. Publizitate-zerbitzari horietako bakoitzak bere pribatutasun-politika du, eta euren webguneetan kontsultatu daiteke.

Zer motatako cookieak erabiltzen ditu webgune honek?

Arumelen webgunera sartzean, jakinarazten dizugu, nabigatzen jarraituz gero, hainbat cookie instalatuko zaizkizula, propioak eta hirugarrenenak, web-analisiei dagozkienak (adibidez: Google Analytics eta tankerako erremintenak), webguneari erabilera aztertzen laguntzeko eta erabilgarritasuna hobetzeko. Nolanahi ere, inoiz ez dira lotuko zu identifikatzeko moduko datuak. Gordetzen diren datuak teknikoak dira: lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa eta tankera horretakoak. Web-zerbitzariak ez zaitu lotuko pertsona gisa, baizik eta zure nabigatzailearekin egingo du lotura.

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu; hala, nabigazio-esperientzia hobea izango duzu, edukia sare sozialetan partekatzeko modua izango duzu eta iruzkinak egin ahal izango dituzu, eta guk, berriz, erabiltzaileen estatistikak eskuratuko ditugu.

Erabiltzaile gisa, datuak edota informazioa tratatzeari uko egin ahal izango diozu, cookieok blokeatuta nabigatzaileko konfigurazioaren bidez. Nolanahi ere, ez ahaztu: cookieak blokeatuz gero, webgune honek ez dizu egokiro funtzionatuko.

Hori dela eta, garrantzitsua da cookie-politika hau irakurtzea; halaber, garrantzitsua da ulertzea haien erabilera onartutzat joko dugula, nabigatzen jarraitzen baduzu. Aldatu dezakezu nabigatzailearen konfigurazioa, zure gailuak cookieak jaso dituela ohartarazteko. Halaber, desaktibatu ere egin dezakezu cookieak zure gailuan biltegiratzeko funtzioa, nahi izanez gero.

Cookieekin lotuta, aukeran duzu webgune honen lehentasunak oraintxe bertan berrikustea, botoi honi emanda:

Honako taula honetan, adibide gisa, webgune honetan erabilitako cookierik garrantzitsuenak ageri dira identifikatuta; horrez gain, zehazten da cookie horiek propioak edota hirugarrenenak diren (eta kontratatutako hirugarrenaren identifikazioa edota zerbitzuak erabiltzen direnaren) eta zer helburu dituzten.

Cookiea Deskribapena Xedea Propioa/hirugarrenena Beharrezkoa da Iraungitzea
_ga Erabiltzaileak eta saioak bereizteko erabiltzen da. Analisia Hirugarrenenak Ez 2 urte
_gid Erabiltzaileak bereizteko erabiltzen da. Analisia Hirugarrenenak Ez 24 ordu
_gat Eskabideen ehunekoa mugatzeko erabiltzen da. Eskabideen ehunekoa eta eskaeren tasa mugatzeko balio du. Analisia Hirugarrenenak Ez Minutu bat
_gdpr Erabiltzailearen baimena kudeatzeko erabiltzen da, baita aukeratutako cookieak konfiguratzeko ere. Pertsonalizazioa Propioa Bai Urtebete
comment_author_{HASH} Webguneko iruzkinetan erabilgarritasuna hobetzeko. Pertsonalizazioa Propioa Ez 347 egun
comment_author_email_{HASH} Webguneko iruzkinetan erabilgarritasuna hobetzeko. Pertsonalizazioa Propioa Ez 347 egun
comment_author_url_{HASH} Webguneko iruzkinetan erabilgarritasuna hobetzeko. Pertsonalizazioa Propioa Ez 347 egun
jetpack_blog_subscribe_{HASH} Webguneko iruzkinetan erabilgarritasuna hobetzeko, erabiltzailearen ekintza jakin batzuk gogoratuta. Pertsonalizazioa Propioa Ez 347 egun
jetpack_comment_subscribe_{HASH} Webguneko iruzkinetan erabilgarritasuna hobetzeko, erabiltzailearen ekintza jakin batzuk gogoratuta. Pertsonalizazioa Propioa Ez 347 egun
wordpress_test_cookie Egiaztatzeko nabigatzaileak, login-orrian nabigatzean, cookieak jasaten ote dituen. Teknika Propioa Bai Saioarekin batera amaitzen da.
WP DataTables

 

Nola kudeatzen dira cookieak?

Testu-artxibo arruntak direnez, testu-editore edota testuak prozesatzeko programa gehienekin ireki daitezke. Cookie bat irekitzeko, gainean klik egin dezakezu. Ondoren, hainbat esteka topatuko dituzu, cookieak nabigatzaile batzuetan eta besteetan nola ikusi azaltzeko. Beste nabigatzaileren bat erabiltzen baduzu, kontsultatu cookieei buruzko informazioa nabigatzailean bertan. Mugikorra erabiliz gero, berriz, kontsultatu gailuaren eskuliburua informazio gehiago eskuratzeko.

Cookieen konfigurazioa nabigatzaile ohikoenetan

Ondoren, adieraziko dizugu zer-nola ireki cookie jakin bat Chrome nabigatzailean. Oharra: gerta liteke argibideok aldatzea, nabigatzailearen bertsioaren arabera.

  1. Joan Konfigurazioa edo Lehentasunak aukerara Artxiboa menutik, edota goian, eskuinetan, ageri den pertsonalizazio-ikonoari sakatuta.
  2. Hainbat atal ikusiko dituzu; eman Erakutsi aukera aurreratuak aukerari.
  3. Joan Pribatutasuna, Edukiaren konfigurazioa aukerara.
  4. Aukeratu Guneko cookie eta datu guztiak.
  5. Zerrenda bat agertuko da, cookie guztiak domeinuaren arabera antolatuta direla. Domeinu jakin bateko cookieak errazago topatzeko, sartu helbidea osorik edo partzialki, Bilatu cookieak aukeran.
  6. Iragazki horren ostean, pantaila lerro bat edo batzuk agertuko dira, eskatutako webgunearen cookieekin. Orain, aukeratu eta X sakatu beharko duzu ezabatzeko.

Internet Explorer nabigatzailearen cookieen konfiguraziora sartzeko, jarraitu honako urrats hauei (baliteke aldatzea, nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Joan Tresnak, Interneteko aukerak atalera.
  2. Egin klik Pribatutasuna aukeraren gainean.
  3. Mugitu irristagailua, harik eta nahi duzun pribatutasun-maila egokitu arte.

Firefox nabigatzailearen cookieen konfiguraziora sartzeko, jarraitu honako urrats hauei (baliteke aldatzea, nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Joan Aukerak edo Lehentasunak aukerara, zure sistema eragilearen arabera.
  2. Egin klik Pribatutasuna aukeraren gainean.
  3. Historian, aukeratu hau: Erabili ezarpen pertsonalizatua historiarako.
  4. Orain Onartu cookieak aukera ikusiko duzu, eta, lehentasunen arabera, aktibatu edo desaktibatu egin ahal izango duzu.

Safari (OSX) nabigatzailearen cookieen konfiguraziora sartzeko, jarraitu honako urrats hauei (baliteke aldatzea, nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Joan Hobespenak eta, ondoren, Pribatutasuna aukerara.
  2. Bertan, Blokeatu cookieak aukera ikusiko duzu, nahi duzun blokeo mota egiteko.

Safari (iOX) nabigatzailearen cookieen konfiguraziora sartzeko, jarraitu honako urrats hauei (baliteke aldatzea, nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Joan Ezarpenak aukerara, eta, ondoren, hautatu Safari.
  2. Bertan zarela, joan Pribatutasuna eta segurtasuna aukerara eta Blokeatu cookieak aukera ikusiko duzu, nahi duzun blokeo-mota egiteko.

Android gailuen nabigatzailearen cookieen konfiguraziora sartzeko, jarraitu honako urrats hauei (baliteke aldatzea, nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Abiarazi nabigatzailea eta sakatu Menua tekla, eta, ondoren, Ezarpenak.
  2. Joan Segurtasuna eta pribatutasuna aukerara, eta Onartu cookieak ikusiko duzu, laukia aktibatzeko edo desaktibatzeko.

Windows gailuen nabigatzailearen cookieen konfiguraziora sartzeko, jarraitu honako urrats hauei (baliteke aldatzea, nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Ireki Internet Explorer, Gehiago, eta, ondoren, Konfigurazioa.
  2. Orduan, Baimendu cookieak aukera aktibatu edo desaktibatu ahal izango duzu.