Kudeaketako Sistema Integratuaren politika
ARUMEL-en politika orokorra gure bezeroen beharrak erabat aseko dituzten zerbitzuak eskaintzean oinarritzen da. Horretarako, informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna, egiazkotasuna, trazabilitatea eta eskuragarritasuna zaintzea hartzen du konpromiso gisa. Xedatutakoa betetzeko, legezko betekizunak eta indarrean dauden arauak zorrotz beteko ditu, baita kontratuari aplika ahal zaizkion kode, arau eta zehaztapenak ere.
ARUMEL-en zuzendaritzak:
- Kalitatea barne hartzen duen UNE-EN ISO 9001 arauan oinarritutako Kudeaketako Sistema Integratuaren (SIX) zaintza eta etengabeko hobekuntza sustatuko ditu. Halaber, Segurtasun Nazionaleko Eskeman (Esquema Nacional de Seguridad gaztelaniaz) eta UNE-EN/ISO-IEC 27001 arauan oinarritutako Informazioaren segurtasunerako sistema integratuaren zaintza eta etengabeko hobekuntza ere sustatuko ditu. Beraz, oinarri horiek sendotzeko eta gure helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen dituen baliabideak erabiliko ditu.
- Bere gain hartu du bezeroaren eskakizunak (teknologikoak zein giza eskakizunak) ahal duen neurrian asetzeko konpromisoa. Horretarako, aldi berean, informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna zaintzeko konpromisoa hartu du. Xedatutakoa betetzeko, indarrean dauden legezko eta arauzko betekizunak zorrotz beteko ditu, baita kontratuari aplika ahal zaizkion kode, arau eta zehaztapenak ere. Guzti horiek gure enpresa-jarduerako oinarrizko elementuak osatzen dituzte.
- Gure lana etengabeko hobekuntza bermatuko duen ingurunean garatzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, gure kalitate- eta segurtasun-helburuak ezarriko ditu, bai eta horien aldizkako ikuskapena burutu ere.
- Etengabeko hobekuntzarekin lerrokatutako eta produktu eta zerbitzuen, prozesuen eta antolakuntzaren kudeaketaren berrikuntza hobetzera bideratutako eraberritze-kultura gauzatuko du.
- Bere jarduera zerbitzuetan arriskuak murriztuz burutzeko konpromisoa hartu du (barnekoak zein kanpokoak eta arrisku teknikoak zein giza arriskuak). Ondorioz, gure baliabideak eskuragarriago egongo dira.
- Eskainiko dituen zerbitzu teknikoa, giza zerbitzua eta erabiltzaileentzako zerbitzua ahalik eta onenak izango dira, eta horretarako bezeroarekin ezarritako konpromisoen neurketak egingo ditu. Hornitzaile, zuzkitzaile, kolaboratzaile eta kideak gehiago nahastuko ditu jardueran, eskaintzen dituzten zerbitzuei bideratuz.
- Langileen trebakuntza eta sentsibilizazio iraunkorrak sustatuko ditu, horiek enpresari egingo dioten ekarpena hobetzeko xedearekin. Aldi berean, langileen sormena, taldean lan egiteko gaitasuna eta espiritu berritzailea ere indartuko ditu.
- Informazioaren balizko segurtasun-akatsetatik eratorritako ARUMEL-en jardueraren arriskuak edo eraginak murriztu edo ezabatzen saiatuko da. Asmo horrekin, aktiboen konfidentzialtasun-, osotasun- edo eskuragarritasun-galeraren ondorioak kontuan hartuko ditu.
- ARUMEL-ek, Politika orokor gisa, informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna, trazabilitatea eta egiazkotasuna zainduz zerbitzuak eskaintzea du. Horretarako, beti beteko ditu zorrozki indarrean dauden legezko eta arauzko betekizunak.
- Segurtasun Nazionaleko Eskeman eta UNE-EN/ ISO-IEC 27001 arauan oinarritutako Segurtasunerako Kudeaketako Sistemaren zaintza eta etengabeko hobekuntza sustatuko ditu. Beraz, oinarri horiek sendotzeko eta gure helburuak betetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen baliabideak erabiliko ditu eta segurtasun-neurriak zorrozki betetzen direla bermatuko du.
- Segurtasun-akatsetatik eratorritako ARUMEL-en jardueraren arriskuak edo eraginak murriztu edo ezabatzea sustatuko du. Asmo horrekin, lehenik dauden aktiboen konfidentzialtasun-, osotasun-, eskuragarritasun-, egiazkotasun- edo trazabilitate-galeraren ondorioak kontuan hartuko ditu.
- Urtero sortuko ditu informazioaren segurtasun-helburuak, eta horien jarraipena ere egingo du, betetzen direla egiaztatuz eta betekizun hori mehatxatuta dagoen kasuetan beharrezkoak diren neurriak ezarriz.
ARUMEL-en zuzendaritzak eta erakundearen langileek Politika honen garrantzia ezagutu behar dute eta, ondorioz, beren lan-dinamikan integratuko dute. Horretarako, Zuzendaritzak Politika maila guztietan hedatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, eta urtero ezarriko ditu informazioaren kalitate eta segurtasuna hobetzeko helburuak, etengabeko hobekuntza-prozesua bermatuz.
Politika hau langile guztiei jakinarazi beharko zaie, eta Zuzendaritzak ziurtatuko du erakundeko langile guztiek eta beste alderdi interesdunek Kudeaketako Sistema Integratuaren Politika eta barne-araudia ulertu dituztela.



