LAGUNTZA, ERAGIKETAK ETA MANTENTZE-LANAK

Honetan egiten dugu lan datu bakar bat ere inork galdu beharko ez lukeela uste dugulako. Teknologiari esker, diru gutxirengatik lor daiteke hori, eta hor gaude gu, horretan laguntzeko. Datuak eskura egotea bermatzen dugu sarbide azkar eta seguruen bitartez.  Ohikoa baino esperientzia eta talentu handiagoa dugu, eta zurekin partekatu nahi dugu teknologiak ekar dezakeen balioa azken negozioarentzako onuragarria izan dadin.

 

Oracle, SQLServer, PostgreSQL eta MySQL datu-baseetan eskaintzen dugu Laguntza, Eragiketak eta Mantentze-lanak. Eguneko 24 orduetan eta asteko egun guztietan eskaintzen ditugu zerbitzuak, erantzuteko epea ordu bete da, eta ezusteko, arazo eta aldaketa-eskaerei erantzuteko epea zehaztuta dago.

Gure zerbitzuen konpromisoak kontratuan idatzitako SLA bitartez jasotzen ditugu.

Prebentiboa, etengabeko jarraipen proaktibo bidez, zeinak sistema informatikoek eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea unean bertan ezagutzea ahalbidetzen digun.

Zuzentzailea, ezustekoen eta arazoen kudeaketaren bitartez, ITIL Fundation-en gomendioak jarraitzen.

Perfekziozkoa, sistemen etekin bikaina bilatzen dugu etengabe eta SQL Tuning garapen taldearekin zein sistemen taldearekin egiten dugu lan hardwarearen arkitektura eta etekinarekin lotutako gaietan.

Ebolutiboa, datu-baseei adabakiak eta eguneratzeak aplikatzen dizkiegu eta fabrikatzailearen bertsio berrietara igotzen ditugu. Gainera, aplikazioen datuen eskemak aldatzeko eskaerak ebazten ditugu.

Egokitzailea, datu-baseen software kudeatzailea lege eskakizunen aldaketen arabera edo hardwareen edo aplikazioen aldaketetara egokitzeko.

Zerbitzarien eta datu-baseen instantzien jardueraren eta etekinaren jarraipena egiteko baliabideak ditugu, zeinen bitartez unean bertan ezagutu dezakegun zerbitzuaren kalitatea erabilerraztasunaren eta etekinaren arabera. Datu-baseen zerbitzari bakoitzarengatik 400 elementutik goraren jarraipena egiten dugu, sistema eragilearen gertakizunak, kluster zerbitzuak, blokeoak, job-ak eta datu-baseen estatistikak, besteak beste.

PROIEKTUAK

Datu-baseak hedatzeko, datuen migrazioak burutzeko, bikoizketak egiteko eta eguneratze-proiektuak planifikatu eta gauzatzen ditugu. Ingeniariak gara, hitzaren zentzu zorrotzenean. Gure proposamenek xehetasun handiko plangintzak dituzte. Horiek zorroztasunez gauzatzen ditugu hedapenari, kalitateari, denborari eta kostuari begira.

Urtean 20 proiektu gauzatzen ditugu batez beste eta, horretarako, PMI metodologian oinarritzen gara. Softwarea hedatu eta datu-baseak sortu, konfiguratu, adabakiak jarri eta bikoizten ditugu, sendoak izan daitezen, segurtasun osoarekin funtziona dezaten eta hardwareari ahalik eta etekin handiena atera diezaioten.

 

Gure proiektu-proposamen guztiek plan xehatua dute: egin beharreko atazak fasetan multzokatuta; haiek burutuko dituzten pertsonen izen eta abizenak; proiektuak bakoitzari emango dion lan-karga ; proiektuaren iraupena eta faseena; entrega-epeak; proiektuari lotutako arriskuak, gertatzeko probabilitate neurtua, gertatuz gero haren inpaktu neurtua eta kontingentzia-plana eta, jakina, kostua, zeina finkoa izango den.

 

Gure proiektuetan ez da existitzen entrega-datan gabeziarik edo atzerapenik. Gure erruarengatik izan ez denean ere, hardwarea entregatzeko egunean gerta daitezkeen atzerapenak edo softwarean erroreak badaude, bezeroaren taldearekin egiten dugu lan arazo horiei irtenbidea aurkitzeko, bere taldekoak bagina bezala. Gureak egiten ditugu proiektuaren arazoak eta haiek saihestu eta haiei konponbidea aurkitzeko egiten dugu lan.

Datu-baseen software kudeatzailea hedatu eta konfiguratzen dugu: Oracle, SQLServer, PostgreSQL eta MySQL; birtualizazioko softwarea; sistema eragileak; Oracle RAC klusterreko softwarea; datuak bikoizteko softwarea. Datu-baseak sortzen ditugu erabilera transakzionalerako edo Data Warehouserako konfigurazio egokiarekin. Datu-baseen bikoizketak konfiguratzen ditugu eskuzko standby moduan edo automatikoan Oracle DataGuard edo Oracle GoldenGaterekin.

 

Datuak migratzen ditugu  hardware plataforma edo datu-base heterogeneo batetik bestera. Horretarako, migrazioa bi fasetan egiten dugu: lehenengoan, proba egiten dugu, migrazio-prozedura aztertzeko (esku-hartzearen arriskuak eta epea) eta aplikazioaren probak egiteko (konektagarritasuna eta etekina); bigarrena, aldiz, behin betikoa, lanorduetatik kanpo seguruen. Eten luzerik izan ezin dituzten negozioetan, migrazioa aplikazioak berriro konektatzeko behar duen mikro-eten batekin egin dezakegu migrazioa. Migrazioaren ondoren laguntza jasotzeko aldi bat eskaintzen dugu, aplikazioen konektagarritasun eta etekin arazoei erantzuna emateko, gehienbat.

Datu-baseen eguneratze eta adabakiak jartzeko proiektuak burutzen ditugu zerbitzu-eten ahalik eta laburrenarekin eta zerbitzuaren jarraitutasuneko bermearekin.

AHOLKULARITZA

Hainbat plataformatako datu-baseetan hamarkada bat baino gehiagoko eskarmentua dugun aholkulariak gara. Oso ongi ezagutzen ditugu sistemen arkitektura motak, datu-baseen lizentzien mundu konplexua eta cloud zerbitzuen abantailak eta arriskuak. Nola ez duzu ba nahiko halako norbaiten iritzia zure erakundean?

Lizentzien eta datu-baseen auditoria-zerbitzuak eskaintzen ditugu: Oracle, SQLServer, PostgreSQL eta MySQL datu-baseen segurtasun, konfigurazio eta etekin arazoak aztertu eta diagnosia egiten dugu. Arazoa zehatz ezagutzea da, gure ustez, hura hobetzeko lehenengo urratsa.

Zer daukazun jakin ondoren, hobekuntza-proposamenak egiten ditugu aholkularitza-proiektuen bidez: datu-baseentzako aldaketak proposatzen ditugu haiek sendotzeko eta haien erabilerraztasuna, segurtasuna eta etekina hobetzeko. Denboran, irismenean eta kostuan mugatutako proiektu edo proiektuen programa zehazten da proposamen horretan oinarrituta, DBAn eskarmentua duen edozein taldek gauza dezan.

Erakundearentzat estrategikoak diren erabakiak hartzen lagunduko dizugu arlo teknologikoan (sistemak, datu-baseak eta aplikazioen zerbitzariak). Ondorioz, esaterako, erakundearentzako Cloud zerbitzuen bideragarritasun azterketetan hartzen dugu parte (IaaS, PaaS edo SaaS) jabetza-lizentzia duten datu propioen zentroekin jarraitzearekin alderatzeko. Erabaki bat edo bestea hartzea abalatzen duten azterketa ekonomikoak egiten ditugu. Azterketa horien ondoren, zerbitzuak hodeira mugitzeko proiektuak burutzen ditugu.