2006an Anton eta Alberto zerbait desberdina egiten hasi ziren edo, hobeto esanda, aurretik ere egiten zuten, baina beste modu batera.  Handik gutxira sortu zuten gure enpresa, Antón Campos Consultores, S.L., zeinaren jabeak jarraitzen dute izaten. Betidanik izan dute giza balioak eta teknologiarako talentua ekartzeko bokazioa, are zehatzago, ondo ezagutzen zuten arloan: datu-baseak.

Ideia horren inguruan, gure sortzaileek pertsonak elkartu zituzten, horietatik batzuk xelebreak eta iraultzaileak – ni neu-; beste batzuk lotsatiak, sormen handikoak eta antolatzeko gaitasun handia dutenak. Haiekin guztiekin partekatzen dut giza kalitatea eta egiten dugunarekiko pasioa. Elkarrekin, hainbat lantoki ireki dugu penintsulan eta hemendik mundu osorako egiten dugu lan.

Adituak gara datu-baseen oinarrizko motorretan, Oracle-en gehienbat, onena delako, baina baita SQL Server-en eta, nola ez, PostgreSQL eta MySQL motorretan ere.

2006az geroztik, FreelanceOracleDBA.com markarekin egiten dugu lan, eta 2016an Arumel izena eman genion tribua eratu genuen. Izen horrekin aurkeztu dugu gure burua munduan.

Pertsona gisa gure jarrera zuzentzen duten printzipioak ditugu, gogoko baditu ondo eta bestela, sentitzen dugu, baina horiek dira.

Zintzoak eta zuzenak gara gure ekintzetan, berritzaileak gara giza ongizatea errazteko prozesuak hobetzeko, gure lanen kalitatea da gure ardura eta pertsonen errespetua, tolerantzia eta etengabeko ikasketak bultzatu nahi ditugu.

Printzipio horiek oinarritzat hartuta, gure bezeroei datuen galera hutsa eta haien etengabeko erabilgarritasuna eskaintzen diegu.

Ikuspegi hori lortzeko, datuetarako etengabeko erabilgarritasuna eta sarbide azkar eta segurua izateko soluzioak eskaintzea da gure xedea.

Gizon eta emakumez osaturiko tribua gara, DBAk, are zehatzago, eta hamarkada bat baino gehiagoko esperientzia dugu erakunde txikien zein handien datu-baseekin lanean. Jarrera proaktiboa eta pertsonei laguntzeko bokazioa dugu, teknologiaren erabilera egokiaren bitartez bizitza profesionalari kalitatea emateko

Hala ere, esperientzia horren guztiaren gainetik, giza balioak daude, zeinak DBA profesional batek inoiz nahi izango lukeen talde onena izan daitekeenaren parte izateaz harro sentitzea eragiten digun. Horregatik esaten dugu tribua garela, talde berezia osatzen dugulako.

Ez gara harakinak, ez dugu body-shoppingik egiten, ez dugu gure burua ikusten jabeentzako enpresa onura lortzeko lanean diharduen aholkularitza gisa eta ez ditugu bezeroak nola edo hala lortu nahi. Gure bizipenek erakutsi digute garen bezalakoak izanda bakarrik garela zoriontsu, eta horren ondorioz etorriko dira onurak eta bezeroak.

Gure sortzaileek gu geu izatea erakutsi ziguten, gizaki gisa eta profesional aske eta independente gisa haziz eta benetan gogoko duguna eginez: datu-baseak kudeatzea. Gure lanarengatik dugun pasioa da gure bereizgarri nagusia, gure seme-alaben zaintzan jartzen dugun pasio bera, nola edo hala, biak irteten baitira gure barru-barrutik. Egiten dugun lanetan onenak izateko bokazioa dugu.

Badakigu bakarrik ez gaudela lanbide honetan. Zalantza, jakin-min eta pasio berberak dituen jende ugari dagoela eta, horregatik, gure talentua pertsona horien eskura jarri nahi dugu. Jakin badakigu hor kanpoan bizitza dagoela eta behar gaituztela.